Txangoan txiripaz

Txangoan txiripaz

Got it!

Txangoan txiripaz

Rústica 184 pp

0.000 reviews

Additional info

Basque (Spain) · 

About this edition

17x23 cm PVP 22€ -

Edición simultánea en castellano, euskera y català

Plot

Egun arrunt bat basoan. Margari satorra erizaina da, eta gaixo guztiak xiringa sartzeko zain dauzka kontsultan. Bat-batean, ehiztari bat agertuko da handik eta hemendik tiroak jotzen. Txiripaz, eta zorionez, untxitxo bat zainetik hartzen ari den sueroaren pertxak desbideratu egingo du zuzen-zuzenean otso baten bularrera zihoan tiroetako bat. Otsoen kodeak argi eta garbi dio: otsoak zaindu eta babestu egin behar du bizia salbatu dion hori. Beraz, otsoak untxitxoa hartu eta ihesean aterako dira basoan barrena.

Hasiera baino ez da hori, aurreikusi ezinezko bidaia bat eta ezusteko lasterketa bat etorriko baitira gero. Otso bakartiak bere gain hartu beharko du untxitxo ahul eta inozentea (eta haren tantaz tantakoa), oraindik ere bost hilabeteko tratamendua geratzen baitzaio. Ordea, ehiztariak eta haren Lagun zakurrak ez dituzte bakean utziko. Eskerrak otsoak beti aurkitzen duen irtenbideren bat, baita auto bat gidatzeko, motel bat aurkitzeko, motorzale batzuengandik ihes egiteko edo mendi elurtuen artean etxola bat aurkitzeko ere. Hori da hori otsoen kodea betetzea!

Josephine Mark egileak sortutako lan honek haur komiki onenaren Max und Moritz saria irabazi zuen Erlangen hirian 2022an, eta, hain zuzen ere, ertz asko dituen lana da: errealista nahiz zoroa da, baina baita sentibera eta dibertigarria ere. Kontakizun ausart eta komiko bat sortzen du, nahiz eta gertaeren gai nagusia biziraupena den: ehiztari burugogor bati nahiz gaitz larri bati bizirautea. Liburuak dituen ia-ia 200 orrialdetan, irakurle gazteenek suspentsez eta gag askoz betetako ihesaldi bat bizituko dute, eta helduenek, aldiz, elkartasunari eta laguntasunari buruzko hausnarketa polit bat aurkituko dute.

View more

Authors

Publication date

ISBN / Barcode

  • 978-8-418-90984-9

What readers say

There are no reviews

The content of this page is licensed under a Creative Commons 4.0 Share Alike license, except for comic images that are the property of their respective authors and publishers. We waive the right of attribution. More info.