Have an account?Log in
Corto Maltese. Itsaso gaziaren balada bat
rústica con solapas 176 pp
Additional info
Basque (Spain) · Astiberri
About this edition
22x29 cm ByN 25€
Plot
Lehen Mundu Gerra lehertzear dela, Rasputin pirataren katamaranak naufrago bat jasotzen du, bestela ezinbestez hilko zena: baten batek hankak eta eskuak lotu dizkio baltsa bati, eta jitoan dabil Ozeano Bareko olatuetan. Gizon horrek mito bihurtzeko moduko izena du: Corto Maltese. Zer egin ote du hain zigor krudela jasotzeko? Zer ezkutatzen ote du begirada misteriotsuaren atzean? Rasputinen eskuetan ausaz eroritako familia oneko bi gaztek ere, Pandorak eta Cainek, galdera bera egiten diote beren buruari. Ez dute sumatzen elkarketa horrek betiko markatuko dituela beren bizitzak, baita milioika irakurlerenak ere.
Astiberrik euskaraz argitaratu du Itsaso gaziaren balada bat, Corto Maltese pertsonaia mundu osoan ezagutarazi zuen lehen komikia, Hugo Pratt marrazkilari entzutetsuarena. Serie hau gaurkotasun handikoa da beti, eta orain beste serie bat dago aurreprodukzio-fasean, Rainbow estudio italiarrarekin sinatuta; kasu honetan, irudi errealen bidez egina.
View more
Publication date
2024
ISBN / Barcode
The content of this page is licensed under a Creative Commons 4.0 Share Alike license, except for comic images that are the property of their respective authors and publishers. We waive the right of attribution. More info.

bordaxuri has rated411/26/2025