Have an account?Log in
Garena gara: LBT emakumeen eta pertsona ez bitarren komiki transozeanikoak
Grapa 38 pp
Additional info
Basque (Spain) · Gehitu / Mugen Gainetik
About this edition
24x17 cm Color
Plot
Komiki hau Gehituk eta Mugen Gainetik elkartek, LGTBI+ pertsonen berdintasun efektiboa, garapenerako lankidetza eta gizarte eraldaketarako hezkuntza lantzen dituzten bi GKE, argitaratu dute. Komikiak, Donostiako Udalak eta Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten baitan dagoena, Espainian hala nola Erdialdeko Amerikan sexualitate anitzeko emakumeek eta pertsona ez bitarrek beraien eguneroko bizitzan jasaten dituzten egoerak ikusarazi nahi ditu.
Helburu horretarako 8 egile bildu ditugu. Bakoitzak berea den edo testigantza batean jaso duen istorio erreal bat ilustratzen du. Istorio bakoitzak Erdialdeko Amerikako hainbat herrialdetan –hala nola Mexiko, Guatemala edo El Salvador– emakume lesbiana, bisexuala, trans edo pertsona ez bitarra izateak egunerokotasunean nola eragiten duen ulertzen laguntzen digu.
Parte hartu duten egileak honako hauek dira: Teresa Castro ilustratzaile donostiarra, Leslie Xamararen (Trans Salvadorko emakumea) istorioa ilustratzen duena; Andrea Conde Elkano ilustratzailea, Bilbon bizi dena eta bere historia kontatzen duena; Dani CyC (Daniela Cruz y Corro Pérez) ilustratzaile lesbiana eta No Binaria, Mexikon bizi dena eta bere historia kontatzen duena; Chris G. Represa ilustratzaile Bisexuala, Bartzelonan bizi dena eta bere historia kontatzen duena; Mamen Moreu Bibián, Bilbon bizi den bisexual ilustratzailea, bere historia kontatzen duena; ReyRey (Reyna Pelcastre Reyes) ilustratzaile mexikarra, bere historia kontatzen duena; Eider Santos Navarro Bartzelonako ilustratzaile ez bitar eta bisexuala bere historia kontatzen du; eta Lola Verónica Vasquezek Guatemalako Trans ilustratzaileak bere istorioa kontatzen du.
Ilustratzaile bakoitzak 4 orrialdeko istorio bat sortu du, eta istorio bakoitza erabat independentea da besteekiko. Komiki argitalpen honetan parte hartu duten pertsona guztiak askatasun osoz jardun dira.
View more
Publication date
December 14, 2022
Other Editions
What readers say
5,0
5 1
The content of this page is licensed under a Creative Commons 4.0 Share Alike license, except for comic images that are the property of their respective authors and publishers. We waive the right of attribution. More info.


globos_de_pensamiento has rated51/21/2023