Have an account?Log in
Tigrea amesgaiztoaren kontra
Cartoné 64 pp
Additional info
Basque (Spain) · Astiberri
Plot
Tigrea zorioneko umea da: munstro bat dauka ohe azpian bizitzen. Gauero, Tigrea eta Munstroa jolasean aritzen dira argiak itzaltzeko ordua arte. Jakina, Munstroa ez da sekula Tigrea ikaratzen ahalegindu, lagunek ez baitute halakorik egiten. Baina Munstroak norbait ikaratzeko premia du... munstro bat baita, azken finean. Beraz, Tigrea lo dagoen bitartean, Munstroak haren amesgaizto guztiak uxatzen ditu. Bere lagunari esker, Tigreak amets goxoak besterik ez ditu. Baina ilunpean zain hortxe badago amesgaizto hain handi eta gaizto bat, non Munstroa ez baita gai harekin bakarrik borrokatzeko. Elkarlanean eta kemen handiz bakarrik lortuko dute biek amesgaizto hori uxatzea.
Irakurle gazteentzako nobela grafiko xarmagarri honetan, Emily Tetri komikigileak frogatzen du bi lagun min ustekabekoenak ere talde garaiezin batean elkar daitezkeela, baita munstrorik beldurgarrienaren aurka ere. Mesanotxean uzteko obra ezin hobea.
“Txikitan amesgaizto asko izaten nituen, eta horregatik idatzi dut liburu hau ni bezalako ume guztientzat, amesgaiztoak ongiegi imajinatzen dituzten horientzat”.
View more
Publication date
2020
ISBN / Barcode
What readers say
There are no reviews
The content of this page is licensed under a Creative Commons 4.0 Share Alike license, except for comic images that are the property of their respective authors and publishers. We waive the right of attribution. More info.

