Have an account?Log in
Emakume guztiok
Cartoné
Additional info
Basque (Spain) · Astiberri / Mundubat
About this edition
64 páginas. 17x24 cm.
Plot
El Salvadorreko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etendura, borondatezkoa zein berezkoa. Izan ere, kondenatutako emakume gehienak hilketa larriagatik epaitu dituzte, konplikazio obstetrikoak izan ostean. Euren haurra hil izana leporatzen diete, eta berrogei urte arteko kartzela zigorra izan dezakete.
Emakume guztiok nobela grafiko honetan Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarren historia kontatzen dute Elizabeth Casillasek eta Higinia Garaik: nola itzuli behar izan duten etxera inoiz delitu izan behar ez zuen zerbaitegatik espetxeratuta egon ondoren, eta zein zaila den birgizarteratzea haiek epaitzen, jazartzen eta baztertzen dituen jendarte batean. Hona zer dioen María Teresa Riverak, El Salvadorretik alde egitea lortu eta hango emakumeen eskubideen alde kanpotik borrokan ari den emakumeak: “Beste emakume baten eskubideak urratzen dituzten artean, ez gara libre izango”. Kontakizuna haiena da, baina, historia, emakume guztiona.
Emakume guztiok nobela grafikoa Mundubat fundazioak hasitako proiektu zabalago baten parte da. Mundubat 1988az geroztik ari da El Salvadorren lanean, eta baditu zenbait programa tokiko garapenerako, herritarren parte hartzeko eta emakumeen eskubideen defentsarako. 2019an, Higinia Garay eta Itxaso Díaz bideogilea El Salvadorrera joan ziren Mundubaten laguntzarekin; bidaia horretatik sortu ziren, batetik, Elizabeth Casillasen eta Higinia Garayren Emakume guztiok komikia –Astiberrik eta Mundubatek batera argitaratuta–, eta, bestetik, La historia de todas nosotras dokumentala, Itxaso Díazek, Garay eta Casillasekin elkarlanean, filmatutakoa. Diru laguntza publikoz garatzen ari den proiektu horren hirugarren atala dantza-lan bat da, Node dantza eta antzerki konpainiak sortua El Salvadorko emakumeen testigantzetan oinarriturik.
View more
Publication date
2020
ISBN / Barcode
What readers say
There are no reviews
The content of this page is licensed under a Creative Commons 4.0 Share Alike license, except for comic images that are the property of their respective authors and publishers. We waive the right of attribution. More info.
