Have an account?Log in
Eneko Aritza - Lehen errege baskoia
Rústica, 24 pp
Additional info
Basque (Spain) · Fundación Nabarralde
About this edition
Peso: 90gr
Plot
Nabarraldek, Joseba Larratxe ‘Josevinsky’ marrazkilariarekin elkarlanean egindako Eneko Aritza. Lehen errege baskoia komikia argitaratu berri du. Bertan, Iruñeko Erresumaren lehen errege izandakoaren istorioa kontatzen da, gerora Nafarroako Erresuman bilakatuko zen baskoien lurraldeko arorik erabakigarrienetako batean. Haur, gazte eta helduentzako argitalpen egokia, dudarik gabe egungo euskal marrazkilari hoberenetako baten eskutik, gainera. Halaber, gaztelerazko bertsioa ere argitaratu du Nabarraldek, Eneko Aritza. Primer rey vascón izenburupean.
Eneko Aritzak Iruñeko boterea eskuratu zuen 824ean, Tuterako ahaide musulman zituen Bau Qasitarren laguntzaz. Herriak koroatu zuen errege eta horrela hasi zen Iruñeko Erreinuaren –Nafarroaren– ibilbidea, euskaldunek antolatutako Estatuarena, alegia. Mendeetan zehar bisigodo, franko eta arabiarren erasoak jasan ondoren, baskoiek beren lurrak defendatzeko erresuma eratzea erabaki zuten, zortzi mendez luzatuko zen Iruñeko eta Nafarroako errege dinastiei hasiera emanez.
View more
Publication date
May 25, 2017
ISBN / Barcode
What readers say
There are no reviews
The content of this page is licensed under a Creative Commons 4.0 Share Alike license, except for comic images that are the property of their respective authors and publishers. We waive the right of attribution. More info.

