Have an account?Log in
Etxea
Cartoné 136 pp
Additional info
Basque (Spain) · Astiberri
About this edition
Tamaño 24 x 17 cm, color, PVP 16€
Plot
Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe hori. Era berean, etxearen irudikoa da jabea. Beti elkarrekin bizi izan diren bikoteen antzera. Eta hala, han bizi dena behin betirako desagertzen denean, etxearen barrukoa gelditu egiten da, hautsak hartuta, jabea noizbait itzuliko ote den.Kontakizun honetako protagonista diren hiru neba-arrebak familiaren etxera itzuli dira, aita hil eta urtebetera. Hura saltzeko asmoa dute, baina oroitzapenei aurre egin beharko diete botatzeko trasteren bat hartzen duten bakoitzean. Beldur dira ez ote diren iragana alboratzen ari; aitaren oroitzapena, baita eurena ere. Oihartzun autobiografikoak adi daitezke Paco Rocaren azken lan honetan, gertutik bizi izan duen egoera bat kontatu beharrak eragindakoak
View more
Publication date
April 18, 2016
ISBN / Barcode
This comic is on these lists
The content of this page is licensed under a Creative Commons 4.0 Share Alike license, except for comic images that are the property of their respective authors and publishers. We waive the right of attribution. More info.

patxekete has rated51/30/2018
Ederra. Barren barrenera iritsi zait historioa. Ondo kontatua, poliki poliki eta lasaitasun goxoz. Herrian gurasoek eginiko etxea dutenei bereziki iritsiko zaien historioa eta ez dutenentzat ere ederki ulertzeko modura kontatua. Ze gogorra den denboraren bultzada. Marrazki ederrak loratzen du gainera liburu guztia. Paco Rocaren beste edertasun bat.