Have an account?Log in
Azken Garaipena
Additional info
Basque (Spain) · Euskal Herriko Ikastolen Elkartea
Plot
Euskadi Literatura Sariak 2012 - "Euskarazko haur eta gazte literatura" ataleko irabazlea.
Sigrid Frisch tenienteak komikiak maite ditu. Polizia-etxeko bulegoan irakurtzen ditu, ezer egitekorik ez dagoenean. Baina gutxitan izaten du irakurketa lasai amaitzeko aukerarik. Bigarren Mundu Gerra Alemaniak nola irabazi zuen kontatzen duen komiki klasikoa irakurtzen ari dela jaso du abisua: haur batzuek hildako bat topatu dute ubide handian. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituztela ohartu da. Gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari dira. Zer ari ote dira han? Ito bat besterik ez da.
Gorpuak ez du identifikaziorik, eta, eskuan, gogor helduta, paper zati bat du. Eta are harrigarriagoa: sabelean zilborra du! Erabat ezinezkoa 2052ko Germanian, Garaipenaren CVII. urtean.
Ez, ez da kasu erraza izango.
View more
Publication date
October 2011
ISBN / Barcode
This comic is on these lists
The content of this page is licensed under a Creative Commons 4.0 Share Alike license, except for comic images that are the property of their respective authors and publishers. We waive the right of attribution. More info.

natkat has rated38/5/2020