Have an account?Log in
Additional info
Basque (Spain) · Elkar
Plot
Urte batzuk badira Patxi Huarte "Zaldi Eroa" bere marrazkiak egunero plazaratzen hasi zela. Geroztik, bere pertsonaiak erreferentzia ezinbesteko bihurtu dira euskaldun askorentzat: eguna alaitzen duen printza argitsu bat goizero, alderdi asko dituen errealitatea pintzelkada arinez jasotzen dakiena; gure herritar askoren pentsamendu eta sentimenduen termometroa batetik, kontzientzia etikoaren adierazgarria ere bai, bestetik.
Samurtasuna eta zorroztasuna elkartzen daki Zaldi Eroak, jenialtasun ukitu batekin. Baina, horrez gain, aldakorrak dira bere marrazkiak eta pertsonaiak, gizartearen bilakaerarekin eta denboren martxarekin itxuraldatuz doazenak. De Rerum Natura 3 honetan, adibidez, 2007ko udatik 2009ko amaiera arteko komiki-tiren antologia bat aurkituko dugu, eta garai horretan esangura berezia izan duten gertakari eta protagonistak: hala nola Braveheart Ibarretxe, bere kontsultekin bai baina ez dabilela, Josu Jon Imaz, espainiarrak liluratzen txapelduna, edo Napoleon Lopez, ustekabean-edo agintea eskuratu eta Normalizatzaile nagusi bihurtu nahi duena.
Era berean, hainbesteko protagonismorik ez izan arren, badira garai hau markatu duten beste pertsonaia batzuk ere, zinta hauetan bere arrastoa utzi dutenak: Monseñor Sebastian Iruñeko artzapezpiku eta haren ordezko Perez kastrensea, Munilla eta Izeta apezpiku berriak, Iruña-Veleiako idazkunak, Ares sailburua, Barcinopoliseko edo Lizartzako alkate andereak, Obama, Txentxo himalaiazalea, Arnaldo espetxeratua...
Horiekin batera lagun zaharragoak ere topatuko ditu irakurleak: Mitxelen XVI.a (garai bateko Euskal Taliban Jatorra) eta bere laguntzaile Yoda, euskararen ortdoxoxiaren zaindari; Gizon Jakintsua, bere morroi M'ongolori zibilizazioaren argiak eskaintzeko prest; The Organization-eko lagunak, zer egin ez dakitela; La Pelota Basqua, guztion teilatuen gainean; Azken Antxoa, elkarrizketa ekologikoak egiten; Mieltxo plastina-irakasle alferra, Xaxa katu are alferragoa...
View more
Publication date
2010
ISBN / Barcode
This comic is on these lists
What readers say
There are no reviews
The content of this page is licensed under a Creative Commons 4.0 Share Alike license, except for comic images that are the property of their respective authors and publishers. We waive the right of attribution. More info.
