Iratxo txikia eta ibarreko munstroa

Iratxo txikia eta ibarreko munstroa

Got it!

Iratxo txikia eta ibarreko munstroa

Rústica 184 pp

0.000 reviews

Additional info

Basque (Spain) · 

Plot

7 urtetik gorako iratxoentzat Atzerritar bat heldu da Ekialde-ekialdetik sultanaren jauregira, han bizi baita orain Ayu iratxo txikia. Berariaz etorri da haren bila atzerritarra, Ayu delako aspaldian ezpata oso berezi bat, arbasoen ezpata magiko bat, forjatu zuen familiaren azken oinordeko bizia. Horrexegatik, duen jatorriagatik, Ayu da atzerritarraren ibarra salba dezakeen bakarra mehatxatzen duen munstroaren arriskutik. Iratxo txikiak ez du luzaz pentsatu beharko proposamena onartzeko, eta jakin minez ekingo dio jatorrietara eramango duen bidaiari. Iratxo txikiaren lehen liburukiarekin 2023ko komiki onenaren Antifaz saria eskuratu eta ACD Cómicen eta Babeliaren 2022ko komiki onenen zerrendan agertzea lortu eta gero, irrikaz itxaroten genuen jarraipena dakarkigu Álvaro Ortizek. Oraingo honetan, lagunak etxean utzirik, bakarrik abiatuko da iratxoa lurralde ezezagunetara, Japoniaren antz handia duen herrialde batera. Ohi bezala, ez da bere gaitasunez gehiegi fidatuko, baina beti egongo da prest beharra duenari laguntzeko. Harrapatzen zaituen ipuin eta abentura baten egitura du, hala nola elkarrizketa freskoak, ustekabe oso dibertigarriak eta egikera grafiko bikaina, beraz, baliteke zuen hurrengo komiki kutunena izatea . El armadillo ilustrado Hara non, berehalako klasiko bat sortu du Álvaro Ortizek. Komiki bikaina, non egile gisa duen eskarmentu osoa bildu duen irakurle guztiengana ezin hobeto heltzeko . Iván Galiano, Instagrapacomics Ayuren pertsonaia Boneren lehiakidea izan liteke karismari dagokionez. Saga bat behar du ezinbestean . Culturplaza

View more

Publication date

ISBN / Barcode

  • 978-8-419-67043-4

What readers say

There are no reviews

The content of this page is licensed under a Creative Commons 4.0 Share Alike license, except for comic images that are the property of their respective authors and publishers. We waive the right of attribution. More info.